Euskararen Eguna 2009 Abartzuzan

Euskararen Eguna

Euskararen Eguna

Irailaren 19an, Euskararen Eguna ospatu zen Abartzuzan. Irantzuko Mankomunitateak antolatu zuen eta Deierri, Lezaun, Villatuerta, Abartzuza, Jaitz, Oteitza eta Gesalatzeko herrietatik etorri zen jendea. 500 pertsona inguruk parte hartu zuen jai egun honetan. Eguraldia hodeitsua egon zen baina ez zuen euririk egin, eskerrak!

Suziria, aurreskua eta txalapartarekin hasi zen jaia. Egun osoan ere bertako produktuen azoka, haurrentzako jokoak eta antzerkia, herri kirolak, joaldunak eta zezensuzkoa egon ziren. Herriko plazan karpa handi-handi bat jarri zuten eta bertan herri bazkari eta afariak ospatu ziren. Txikienek ere Pirritx eta Porrotxen “Maite zaitut” abestia abestuz parte hartu zuten. Eskolako familien partehartzea nabaria izan zen. Oso giro alaia egon zen eta primeran pasa genuen! Eskerrik asko denoi!

Eta Egun honi buruzko berriak irakurri nahi badituzu, hona hemen Diario de Noticias eta Diario de Navarra egunkarietan argitaratu zirenak.

Deja un comentario

Tu email nunca se publicará.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.