Maitatu, ikasi eta ari… euskalakariak!

Abartzuzako eskolako euskalakariak

Pasa den ostiralean Abartzuzako eskolako neska-mutilak Korrika txikian aritu ziren. Ekitaldiari hasiera emateko, egurrezko lekuko dotorearen barruan zihoan mezu goxo eta emozionantea Irantzuk eta Jesusek irakurri zuten eta inguruan zuten eskolako haur, guraso eta irakasleok batera oihukatu genuen: Aurrera korrika!!!

Haurrek egindako pankartaren atzean, herriko kaleetan barna bi buelta eman genituen. Denok peto koloretsua jantzita eraman genuen eta ez zen ezer falta izan: furgoneta aurrean, musika, oihuak eta laisterraldi polita.

Amaitzeko eta indarrak berreskuratzko, guztiok eskolan askari goxoa egin genuen. Hemendik aurrera euskalakariak izaten jarraitu behar dugu: euskera maitatu, ikasi eta ari.

El pasado viernes celebramos en la escuela de Abárzuza la Korrika txiki. Para dar inicio al acto, Irantzu en euskera y Jesús en castellano leyeron el emocionante texto  que contenía el lekuko y que los alumnos/as habían preparado. Todos/as los allí reunidos, acabamos con un fuerte grito de apoyo al euskera: Aurrera korrika!!!

Detrás de la pancarta, con los petos de colores que habíamos confeccionado días antes y ayudados por un coche que ponía música, recorrimos corriendo las calles del pueblo.

Al terminar y para reponer fuerzas, tuvimos una rica merienda en la escuela. Nos lo pasamos muy bien. Ahora nos toca ser euskalakariak el resto del año: amar el euskera, aprenderlo y usarlo.

Deja un comentario

Tu email nunca se publicará.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.