Euskararen eguna ospatu genuen Abartzuzan

P1210150Larunbatean, eguzkiak ere bildu nahi izan zuen festara. Denon pozerako, egun eguzkitsu argitu zuen maiatzaren 30ak. Goizeko 11etatik jende asko hurbildu zen herrira eta udaletxe plazan Ekiotz Prietok dantzatu zuen aurreskuarekin hasiera eman zitzaion egunari. Jarraian eskolako haurrek bi abesti kantatu zituzten: «Euskara koloreetan» (Jon Sarasuarena) eta «Alaiki»; ondoren, herriko dantza taldekoek makil-dantza dotore bat eskeini ziguten. Hamabiak aldera, flashmoba dantzatzeko ordua iritsi zen eta hor aritu zen talde eder bat, «Euskaraz egin dezagun bidea» (Euskaraz bizi eta ikasi nahi dut) abestiarekin ederki dantzatzen eta aldarrikatzen. Primerako giroa sortu zuten eta jendeak txalo zaparrada batez eskertu zien.

P1210190Indarberritzeko, txistorra-pintxoa primeran sartzen zen eta denak karpa barrura bildu ginen edari eta mokau goxo horren bila. Oteitzako momotxorroak, «Betiprest» trikitilariak eta Abartzuzako Anberria txaranga kalez-kale ibili ziren bazkari bitarteko tartea alaituz. Zugarrondoa plazan artisauak eta haurrentzako puzgarri erraldoia izan ziren.

Frontoia jendez lepo bete zen, 330 lagun elkartu baikinen bazkarirako. Bazkaldu ostean, AEKko beka eta gaztaren zozketak izan ziren. Sabela eta arima pozik, karpa aldera bildu ginen gehienok lagun eta ezagunekin berriketan jarraitzeko, gazte eta martxosoenak fandango eta arin-arinak dantzatzeari ekiten zioten bitartean. «Batuklank» batukadak hankaz gora jarri zuen herria bere soinu eta dantzekin eta bederatziak aldera, kontzertuak hasi ziren gaztez beterik zegoen karpan: Irrikan, Hesian eta DJ Raizti. Giro aparta egun osoan zehar!

Argazkiak /Fotos del día

Un día soleado fue el marco perfecto para el Día del euskara en Abárzuza. Desde las 11 de la mañana, mucha gente se acercó al pueblo para disfrutar de las diversas propuestas que hubo a lo largo del día. El aurresku bailado por Ekiotz (Maider al txistu), las canciones de los niños/as de la escuela, la makil-dantza del grupo de dantzas, el baile colectivo «Euskaraz egin dezagun bidea» -lleno de fuerza y reivindicación-, músicas de trikititxa, fanfarre, etc. animaron la mañana. En el frontón nos reunimos 330 personas para la comida popular. La tarde estuvo llena de buenos momentos de charla con amigos y conocidos/as, música y bailes con la batukada. Ya por la noche, los jóvenes disfrutaron con los conciertos programados que se prolongaron hasta bien entrada la madrugada. Ambiente formidable en Abárzuza el día del euskara. Euskaraz egin dezagun bidea!

1 comentario

    • Vicky el 1 de junio de 2015 , a las 23:09 pm
    • Responder

    Enhorabuena a la organización!

Deja un comentario

Tu email nunca se publicará.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.