Inurriei buruz ikasten / Aprendiendo sobre las hormigas

P1250641Oporretara joan aurretik, eskolan biologoa eta inurrietan aditua den Juan Pedro Azkoagaren bisita izan genuen. Aspaldidanik animalia nimiño hauekin liluratuta dago eta orduak eta orduak eman ditu inurriei begira, inurriak ikertzen, inurriei buruz ikasten.
Eskolako txikienek baratzeari buruz zer ikasi nahi zuten gelan planteatu zenean, barazkiei buruz ez ezik bertan bizi diren animaliei buruz ere gauza asko ikasi nahi zutela adierazi zuten. Baina, zein animalia aukeratu ikertzeko? Bozketa batean, barraskilo, zizare, marigorringo, armiarma, bare eta beste animalien artean, inurria aukeratu zuten.
Juan Pedrori eskolara etortzeko eskatu genionean, onartu zuen eta inurritegi bat ere ekarriko zigula agindu zigun. Ze poza! Horrela, arratsalde oso bat eman zuen P1250634 - copiagurean. Irudien laguntzekin, mila gauza irakatsi zigun inurriei buruz: nolakoak diren, zertarako erabiltzen dituzten gorputz atalek, nola elikatzen diren, nola ugaltzen diren, nolakoa den euren bizi zikloa, nola komunikatzen diren, zer inurri mota dauden, nola antolatzen diren inurritegietan, e.a. Gainera ekarri zigun inurritegia gardena denez, haurrek primeran baieztatu ahal izan zuten Juan Pedrok esandakoa.
Gero, eskolako handiagoekin ere (1., 2.eta 3. maila) egon zen eta inurrien mundua nolakoa den azaldu zien eta haurrek egindako galdereei erantzun zien.
Orain, eskola osokoa den inurritegia Urtxintxokoan dago eta beraiek arduratzen dira zaintzeaz, baina nahi dugunean, denok jeisten gara inurriak nola dauden ikustera.
Mila esker Juan Pedro, eskolako haur eta irakasle guztion izenean. Jarraituko dugu animaliatxo hauekin gauza asko ikasten, benetan miresgarriak baitira.

P1250646Antes de las vaciones tuvimos la visita en la escuela del biólogo y experto en hormigas Juan Pedro Azkoaga.
Cuando en la clase de los más txikis se planteó querían aprender en torno a la huerta, además de sobre plantas y hortalizas, dijeron que querían saber sobre los animales que viven ahí. En una votación eligieron entre muchos animales (mariquitas, lombrices, arañas, babosas, caracoles, etc.) a las hormigas.
Pidieron a Juan Pedro que viniera a la escuela y éste aceptó. Además, prometió traerles un hormiguero. ¡Era increíble! Así es como pasó toda una tarde con nosotros/as. Primero lo hizo con los más txikis (en euskara) y, con ayuda de imágenes, les habló de muchas cosas a cerca de las hormigas: cómo es su cuerpo, para qué les sirve cada parte, cómo es el ciclo P1250649vital de una hormiga, cómo se alimentan, se comunican, se reproducen, se organizan en el hormiguero, qué tipo de hormigas hay, etc. Además, como el hormiguero que nos trajo era transparente, pudieron comprobarlo en directo.
Después estuvo en la clase de 1º, 2º y 3º y también estos niños/as pudieron disfrutar de la pasión tan contagiosa que transmite este profesor y pudieron hacerle muchas preguntas.
Ahora el hormiguero de la escuela está en Urtxintxokoa y son ellos los encargados/as de cuidarlas, pero quien lo desea pasa a verlas.
Muchas gracias Juan Pedro en nombre de todos los niños/as y profesores/as de la escuela.

Seguiremos disfrutando y aprendiendo con estos insectos tan fascinantes.

Deja un comentario

Tu email nunca se publicará.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.