Egun pasa Donostian / Excursión a San Sebastian

(Abajo en castellano)

Atzo Donostiara joan ginen Abartzuza eta Lezaungo eskolako neska-mutilak. Herrian giro hotz eta euritsu utzi bagenuen ere, Donostian zerua oskarbi eta udaberriko giro goxoa aurkitu genituen. Kantauri itsasoa zoragarri zegoen! Aquariumeko terrazan patxadan hamaiketakoa hartu ondoren, bisita gidatua egin genuen. Haurrek  arreta handiz jarraitu zituzten emandako azalpenak eta beti bezain emozionatuta ikusi zituzten: marrazoak, itsas zaldiak,  manta-arraiak, dordoka… Portutik paseo polita emanez, Kontxara heldu ginen eta itsasoan bainatu ginen! Ura ez zegoen oso hotz eta gustura aritu ziren uretan eta ondartzan  jolasten. Bazkaldu, Donostiako izozki goxoa jan eta, berehala autobusera. Getariaruntz abiatu ginen bertan, Askizuko aterpean, txikiak gelditu zirelako beste pare bat egunez kanpaldian.

Irakasleok atzoko irteeran azpimarratu eta balorean jarri nahi dugu eskolako haurrek osatzen duten taldea (handiek txikiei nola laguntzen dieten, nola ematen dieten arreta, nola arduratzen diren haiekin). Eskola txiki baten gauza handiak! (Irudi gehiago ikusteko klikatu hemen)

Ayer estuvimos de excursión en San Sebastián todos los alumnos/as de las escuelas de Abárzuza y Lezaun. Salimos del pueblo con un ambiente fresco, el cielo totalmente encapotado y amenazando lluvia. Aunque parezca increíble, al llegar a San Sebastián nos encontramos una mañana soleada de primavera. Con el cielo azul y despejado el mar se veía más hermoso todavía. Tras almorzar en la terraza del Aquarium, hicimos una larga visita guiada que, como siempre, nos cautivó. Paseando llegamos a la playa de La Concha. Hacía calor y disfrutamos de un buen baño en el mar y juegos en la arena. La comida, el helado obligatorio en esta ciudad y… ¡ya era la hora de partir hacia Guetaria! En el Albergue de Askizu , los más pequeños se quedaron a pasar unos días de campamento.

Fue un día en el que los profesores/as sobre todo queremos destacar el equipo que forman todos los niños/as de la escuela, cómo los/as mayores acompañan,  se responsabilizan y ayudan a los pequeños/as. ¡Qué cosas tan grandes tiene una escuela pequeña! (Más fotos del día aquí)

 

Deja un comentario

Tu email nunca se publicará.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.