Gaur eskolak Eraulen izan ditu gelak

(Más abajo en castellano)

Gaur eskolak Eraulen izan ditu gelak. Txikienak gurasoek kotxez eraman dituzte eta besteak oinez joan gara. Bidean, gauza askotan erreparatu egin dugu (loreak, galsoroak, zainzuri eta baba soroak, animaliak, zuhaitzak…), naturaren soinuak entzun, hitz egin…

Eraulera ailegatu garenean, hamaiketakoa Eihart eta Arairen etxean hartu dugu. Amaitzean, euren aitarekin buztinezko piezak egosteko labea egin dugu. Ikusgarria izan da! Adreilu, egur eta buztinez egin dugu eta barruan, eskolan egindako goporrak sartu ditugu. Sua eman diogu eta bihar arte egosten egongo dira (900°C temperatura lortuko omen da…).

Eskuak ongi garbitu ondoren, bigarren tailerrari ekin diogu. Mariela amak, pizzak egiten irakatsi digu, La Panpinela pizzerian ginen eta! Orea landu ondoren, aukeran zeuden osagaiekin  bakoitzak berea egin du. Unaik labean sartu eta berehala, baziren jateko prest. Oso-oso goxo zeuden! Lezaungo eskolako haurrak ere heldu dira gurekin bazkaltzera eta gustura asko egon gara jolasten etxera bueltatzeko ordura arte.

Handiak Abartzuzaruntz oinez abaiatu gara bidean Eraulgo Artea bisitatzeko asmoarekin. Han ginela, euria hasi duenez, gurasoek kotxez ekarri gaituzte eskolara.

Primeran pasa dugu eta gauza pila bizi eta ikasi dugu. Eskerrik asko Mariela eta Unai oparitu diguzuen egunagatik eta gainerako gurasoei kotxez joan-etorriko bidaiak egiteagatik. (Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen)

Hoy la escuela ha cambiado de marco y nos hemos trasladado a Eraul a aprender.  Los más pequeños/as han ido en coche y el resto andando. En el camino, hemos tenido oportunidad de observar muchas cosas (flores, campos de trigo, de habas, de espárragos, muchísimos animales, árboles…), escuchar los sonidos de la naturaleza,  hablar…

Al llegar a Eraul hemos almorzado en casa de Eihart y Arai. Después, su padre nos ha enseñado a hacer un horno para cocer vasijas de barro. ¡Ha sido increíble! Lo hemos hecho entre todos/as con ladrillos, maderas y barro. Dentro hemos metido para que se cociesen unos pequeños cuencos hechos en la escuela. Le hemos dado fuego y estará hasta mañana encendido (en el interior se alcanzarán 900°C de temperatura…)

Después de limpiarnos bien las manos, hemos hecho un taller para aprender a hacer pizzas (¡para algo estábamos en la pizzería La Panpinela!). Hemos trabajado la masa, le hemos dado forma y cada niño/a ha preparado su pizza eligiendo entre los diferentes ingredientes que había  para elegir. Unai las metía en el horno, y enseguida, estaban ya listas para comer. ¡Y qué ricas!  Los niños/as de la escuela de Lezaún han llegado para comer con nosotros/as y hemos estado muy a gusto jugando hasta la hora de volver a casa.

Los/las mayores hemos vuelto andando para visitar la Encina de Eraul,  uno de los árboles de más valor de Navarra. Cuando estábamos allí, ha comenzado a llover y los aitatxos y amatxos nos han llevado en coche hasta la escuela.

Hemos disfrutado y aprendido muchísimo hoy. Gracias Unai y Mariela por el día tan increíble que nos habéis regalado y muchas gracias también a todos los padres y madres que habéis participado llevándonos y trayéndonos en coche. (Podéis ver más fotos aquí)

 

Deja un comentario

Tu email nunca se publicará.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.