Kanpaldia kostaldean/ De campamento en la costa

Donostiako egun pasa amaitu ostean, autobusa hartu eta Askizu aterpetxeraino igo ginen denak. Bertan, eskolako lagunak eta irakasleak agurtu, maletak hartu eta autobusetik jeitsi ginen. Guretzako, abenturak hasi baino ez zuen egin. Margarik, etxeko emakume jatorrak, etxea erakutsi ondoren, frontoian jolastu eta hondarra kentzeko dutxa hartu genuen denok. Afalordurako leher eginda ginen eta ipuina entzun eta gero, denok loak azkar hartu gintuen.

Hurrengo egunean Laiene eta Leire hezitzaileak ezagutu eta haiekin Zumaiaraino oinez joan ginen. Eguraldiak berriz ere lagundu zuen eta kostaldeko udaberriko giro horri esker, egunaz izugarri disfrutatzeko aukera izan genuen.  Bidean, mahastiak ikusi eta txakolinaz hitz egin ziguten. Zumaian bokata goxoa bazkaldu ondoren, apareju tailerra egin eta…denok arrantzara! Zumaiako portuan luzez egon ginen aparejoarekin genuen trebezia erakusten Andreak arrain handi bat arrantzatu zuen arte.

Arrantza bukatuta hondartzara joan ginen merendua hartzera; Leirek flyschen inguruan hitz egin, pixka bat jolastu eta etxerako autobusa hartu genuen. Eguna borobiltzeko, diskoteka muntatu genuen gauean eta azkenik…lotara!

Hurrengo goizean Getariara paseoa, Keta eta balearen kondaira entzun eta Txitxarroaren antzerkia egin genuen.

Eguna bukatzeko, bazkalostean txitxarroaren puzzlea egin eta zapi, apareju eta diplomen banaketa egin ondoren, agurra! Bikain pasa dugu! (Irudi gehiago ikusteko egin klik hemen)

Después de pasar el día en San Sebastián, fuimos en autobús hasta el albergue de Askizu. Nos despedimos de los compañeros/as y los profesores/as de la escuela, cogimos las maletas y bajamos del autobús. Para nosotros/as la aventura solo había comenzado. Margarita, la amable encargada del albergue, nos enseñó la casa, jugamos en el frontón y nos dimos una ducha para quitarnos la arena de la playa. Para la hora de la cena estábamos ya muy cansados. Así que, después de oír un cuento se quedamos todos/as dormidos/as.

Al día siguiente conocimos a las educadoras Laiene y Leire y fuimos con ellas dando un paseo hasta Zumaia. El tiempo de nuevo nos acompañó y tuvimos la oportunidad de disfrutar muchísimo de un día primaveral de la costa. En el camino vimos viñedos y nos hablaron del txakoli. En Zumaia, después de comer un bocadillo muy rico, participamos en un taller para fabricar aparejos y… ¡todos/as a pescar! Estuvimos mucho tiempo en el puerto de Zumaia demostrando nuestra “habilidad” para pescar con aparejo e incluso Andrea ¡pescó un pez!

Terminada la pesca, nos dirigimos a la playa a merendar. Leire nos habló del flysch, jugamos un poco y un autobús nos llevó de nuevo hasta casa. Para poner el broche al día, por la noche montamos una discoteca y finalmente ¡nos metimos en nuestros sacos para dormir!

El miércoles por la mañana fuimos de paseo hasta Guetaria, nos contaron las leyendas de Keta y las ballenas e hicimos un divertido teatro, “Txitxarro”. Para terminar el día, hicimos un puzzle de un chicharro, nos repartieron el pañuelo, el aparejo y los diplomas y nos despedimos de todas las personas que nos acompañaron estos días en el albergue de Askizu. Han sido tres días muy intensos y ¡nos lo hemos pasado genial! (Ver más imágenes aquí)

Deja un comentario

Tu email nunca se publicará.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.