Kontzertu dikaktikoa Barañaingo Auditoriumean/ Concierto escolar en el Auditorio de Barañain

Atzo HH eta LHko 1. eta 2. mailakoak Barañainen egon ginen Lezaungo eta Zudaireko D ereduko neska-mutilekin “Ehunzango baten inpuinak: batzuk zeharrez doaz eta besteak aldrebes” emankizuna ikusteko.

Barañaingo Parkeko anfiteatro natural batean hamaiketakoa hartu eta pixka bat jolastu ondoren, Auditoriumera joan ginen. Bertan, beste ikastetxeetako haur pilo batekin elkartu ginen.

Ikuskizunean, “Luisa eta Marisa basora txangoz joaten dira negu gordinean eta hor opari kutxa bat aurkitzen dute. Baina, lastima! Jabea ez da inon agertzen. Orduan, maileguz hartzea erabakitzen dute. Zer dago kutxaren barruan? Tramontana Rosanak, bere lagun ehunzangoari oparitu nahi dion galtzerdi mordo bat. Galtzerdiak hartzean, Luisa eta Maria Luisak deskubrimendu izugarria egiten dute: batzuetatik istorio magikoak ateratzen dira, beste batzuetatik,  esku-soinuak, tronboiak eta perkusioak zuzenean jotzen dituzten melodía eta abestiak”.

“Pasadas las 4” konpainiak kalitate handiko lana eskeini zigun. Haurrei asko gustatu zitzaien. Antolatzaile batek iritzia eskatu zienean, “oso motza!” erantzun zion neska batek…

Berriz autobusez, Iruñeko autobus geltoki zaharrera abiatu ginen. Gose ginenez, bazkaldu genuen eta gero, lehertu arte jolastu! Joateko bidaian abesten joan baginen,  bueltakoan neke-neke eginda zeuden guztiak eta bideo musikal bat entzuten, bat baino gehiago lokartu egin zen… (Irudi gehiago hemen)

Ayer los niños/as de Educación Infantil hasta 2º EP fuimos a Barañain con los niños/as del modelo D de Lezaún y Zudaire para ver el espectáculo “Cuentos de un ciempiés, unos van de canto y otros del revés”.

Después de almorzar en un anfiteatro natural del Parque del Lago y correr y saltar un poco, nos dirigimos al Auditorio donde nos encontramos con muchísimos niños/as de otros colegios.

La obra “cuenta las aventuras de Luisa y Marisa que en un día de mitad del invierno hacen una excursión al bosque. Allí encuentran una caja de regalo gigante y, como el dueño no aparece, deciden tomarla prestada. Dentro de la caja hay un montón de calcetines que la Tramontana Rosana quiere regalar a su amigo el ciempiés. Al sacar los calcetines, comprueban que, de algunos, salen historias mágicas y de otros, melodías y canciones en directo interpretadas por el acordeón, el trombón y la percusión”.

Producido por la compañía “Pasadas las 4”, es un espectáculo de gran calidad musical y muy cuidado estéticamente. A los niños/as les gustó mucho. Cuando un organizador les preguntó que les había parecido, una niña dijo que “¡muy corto!”…

De nuevo en autobús, fuimos a la antigua estación de autobuses de Pamplona donde comimos y los niños/as jugaron hasta quedar extenuados/as. Si a la ida cantamos sin parar desde Abárzuza hasta Barañain, de vuelta a casa, descansaron con un vídeo musical y muchos/as se quedaron dormidos/as… (Más imágenes aquí)

 

Deja un comentario

Tu email nunca se publicará.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.