Korrika 2017

AEK-k antolatuta, Korrikaren 20. edizioa, 2017ko martxoaren 30ean Otxandion hasi eta apirilaren 9an Iruñean amaituko da, “BATZUK” lelopean: hizkuntza, kultura eta mundu ezberdinek osatzen duten aniztasuna irudikatu nahian.
«Bat» eta «zuk» hitzen arteko jolasa da, herritarrak euskarara gonbidatzeko: “Hizkuntzen eta hiztunen berdintasunaren aldeko jaira”. Korrika antolatzaile batek azaltzen duenez: “Hizkuntza, kultura, mundu “BAT” sendotzeko bidean, “ZUK” ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntza-aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz”.
Martxoaren 30ean, ostegunean, Otxandiotik (Bizkaia) abiatuta, hurrengo egunean Lizarratik, martxoaren 31n, ostirilean, 9:18ak aldera pasatuko da.
Guk eskolan, egun horretan KORRIKA TXIKIA arratsaldez egingo dugu. Bitartean, hemen duzue 20. Korrikaren abestia oso modu originalean jarrita, piktogramekin. Eta dantzaten animatzen bazarete, baita koreografia ere, Lizarrako AEK-ko euskaltegikoek prestatua.

El próximo jueves, 30 de marzo comenzará en Otxandio (Bizkaia) la vigésima edición de la Korrika para concluir el 9 de abril en Iruña bajo el lema “BATZUK”, recorriendo ininterrumpidamente 2.535 kilómetros en once días.
Por Estella-Lizarra pasará el viernes 31, aproximadamente a las 9:18. Nosotros/as en la escuela ese día celebraremos la KORRIKA TXIKI. Mientras tanto, aquí tenéis el vídeo de la canción en una versión muy original con pictogramas y la coreografía –realizada por el euskaltegi de AEK de Estella– por si os animáis a bailarla.

 

Deja un comentario

Tu email nunca se publicará.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.