Korrika txikia ospatu genuen eskolan

 

Atzo Korrika Txikia ospatu genuen eskolan. Arratsalde osoan zehar festa handia egin genuen. Egitaraua, zirkoarekin hasi zen, “ZIRKORRIKA”-rekin. Denetarik izan zen Anberriako pistan: akrobatak, magoak, malabaristak, ekilibristak…
Zirkoa eta gero, Korrika Txikia, aurten Zabaleko bidetik hasi eta, herrian barrena ibili ondoren, eskolan bukatzeko. Ikaragarrizko furgoneta genuen aurrean gidari (zirkoa ematen zuen forgoneta tuneatua, mikrofonodunak eta gidaria, pailazoak eta zirko gizona zirelarik…). Amaieran, herriko plazan, eskolako 6. eta 1. mailakoek, lekukoak barnean zeraman mezua irakurri zuten.
Jarraian, hainbeste maite dugun Korrikaren abestiarekin dantza bat egin genuen haur eta irakasleok eta hainbat guraso ere animatu egin ziren…
Guraso elkarteak denentzako prestatu zuen mahiaren bueltan gustura meriendatu genuen, haurrak zirko-mozorro eta dantzarekin jarraitzen zuten bitartean. Gure eskerrona gurasoei, zuen laguntzari esker, atzokoa primerako zirko-festa-Korrika izan zelako! Gora Korrika Txikia eta euskara!

Hemen dituzue argazki galeria eta bideotxo bat.

 

Ayer celebramos en la escuela la Korrika Txiki. A lo largo de toda la tarde tuvimos una gran fiesta que comenzó con el circo, “ZIRKORRIKA”, en el que tuvieron presencia acróbatas, malabaristas, equilibristas, magos/as, etc.

A continuación, hicimos la Korrika este año desde el camino de Zabal hasta la escuela. Nos guió y animó una furgoneta tuneada como si fuese un circo, con amatxos y aitatxos que fueron payasas y director de circo… Al finalizar el recorrido, en la plaza del pueblo, niños/as de 1º y 6º leyeron el mensaje que portaba el lekuko (testigo) en su interior.

La fiesta siguió con el baile-coreografía de la canción de la Korrika de este año que tanto nos gusta, en el que participaron niños/as, profesores/as y madres y padres que también se animaron.

La APYMA preparó una merienda para todos/as, mientras los niños/as seguían con la fiesta de disfraces y canciones. Muchas gracias a todos los padres y madres porque habéis hecho posible esta formidable Korrika.

Aupa euskara eta Korrika txikia! (Aquí tenéis la galería de imágenes y un vídeo de la tarde).

Deja un comentario

Tu email nunca se publicará.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.