Azaroan tailerrak euskaraz

Irantzu Mankomunitateko euskara zerbitzuak antolatuta, azaro osoan zehar haurrentzako tailerrak euskaraz izango dira. Egitasmo honetan udalak, eskolak, guraso elkarteak eta ludotekak laguntzaileak izan dira, Nafar Gobernuarekin batera. Ez da ordaindu behar, baina derrigorrezkoa da aldez aurretik apuntatzea (kartelean informazio gehiago topatuko duzue).

Hasiera, datorren larunbatean, azaroak 4, Abartzuzan emango zaie «Henna eta idazkera arabiarra» izeneko tailerrarekin, ludotekan.

Hurrengo larunbatean, azaroak 11, «Magia tailerra», Jaizko ludotekan.

Eta amaitzeko, azaroaren 25ean, Gesalazko udaletxean, «Koloretako ponpa eta zirrindola tailerra».

Animatu eta parte hartu! Haurrek primeran pasako dute!

Deja una respuesta

Tu email nunca se publicará.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.