Azken aste hauetan Pixela eta Txabolako haurrak buru-belarri ibili dira film laburrak prestatzen. Lubermetrai hauek “Reino Fungi” proiektuan oinarritu dituzte; honela, perretxikoak, natura, ingurunea… eta nola ez, euskara landuz bide batez. Prozesua oso dibertigarria izan da eta gauza pila ikasi dute!
Hauxek dira Pixelakoek (4., 5. eta 6.) egindako sketchak. Ikusteko, klikatu izenburuen gainean:
«Albaren abenturak»
«Jatetxe misteriotsua»
«Patxiren perretxiko pozoitsua»
Jarraian, Txabola gelakoek (2. eta 3.) grabatutako laburmetraiak. Ikusteko, klikatu izenburuen gainean:
«Basozain gaiztoa»
«Izaki misteriotsua»
Txalo handi bat gidoilari, kamera, aktore…izan diren haur hauentzat!!! Hurrengo hitzordua Donostiako Zinemaldian…
Zuen iruzkinak – Vuestros comentarios