Inauteriak eskolan/ Tarde de Carnaval en la escuela

Joan den ostegunean Inauteriak ospatu genituen eskolan. Aurten Euskal Herriko pertsonai mitologikoz mozorratu ginen: 6. mailakoak, Irantzu eta Asier, Mari eta Aker beltz, Inauteriei hasiera eman zieten eta mozorro talde buru izan ziren,; haiekin batera, galtzagorriak, Tartalo pila, lamiak eta Eguzki eta Ilargi taldeak. Trikitixa musikaz lagunduta, herritik buelta bat eman genuen, plaza eta hainbat etxeren aurrean dantzak eginez. Beti bezala ez ziren goxokiak falta izan… eskerrik asko , ohitura zaharrei eutsiz, leiho eta balkoietatik litxarkeriak bota zenizkiguten guztiei! Saski handi batean gorde genituen, hurrengo asteetan, poliki-poliki eskolan jateko. Amaitzeko, gurasoek merienda goxoa prestatu ziguten ludotekan. Pelukak erosi ahal izateko, haurrek tailerretan “eguzkilore brotxeak” egin zituzten. Izugarri politak gelditu ziren eta den-denak saldu dituzte. Gora Inauteriak!

Inauterietako argazkiak hemen.

El pasado jueves por la tarde celebramos los Carnavales en la escuela. Este año nos disfrazamos de personajes de la mitología vasca: Iranzu y Asier, Mari y Aker beltz, dieron inicio a los Carnavales y presidieron la comitiva formada por  galtzagorriak, unos cuantos Tartalo, lamiak y un grupo de Eguzki e Ilargi. Acompañados por la música de trikitixa, dimos la vuelta por el pueblo y bailamos en las plazas y delante de algunas casas. Como en ocasiones anteriores, no faltaron los dulces…¡gracias a todos/as los que, siguiendo la tradición, echasteis caramelos, galletas, etc. desde ventanas y balcones! Los guardamos en una gran cesta y, poco a poco, los iremos disfrutando las próximas semanas. Para finalizar, la APYMA nos preparó una merienda rica en la ludoteca. Los chicos/as de la escuela confeccionaron en los talleres unos “broches eguzkilore”, con el fin de conseguir dinero para pagar las pelucas. Quedaron preciosos y los han vendido todos…¡Viva el Carnaval!

Aquí podéis ver imágenes de la tarde.

 

Deja un comentario

Tu email nunca se publicará.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.