Feb 04 2018

Inauteriak prestatzen/ Estamos preparando los Carnavales

Datorren ostegunean eskolan Inauteriak ospatuko ditugu. Aurten Euskal Herriko pertsonaia mitologikoz mozorrotuko gara, eskolan denboraren pasatzea eta beste belaunaldietatik jaso dugun ondorea, materiala nahiz inmateriala (paisaia, artea, sukaldaritza, musika, dantzak, ipuinak eta kondairak, sinismenak, e.a.), hiruhila honetako proiektuaren ardatza baita. Dagoeneko, hainbat pertsonairen mozorroak prestatzen ari gara: galtzagorriak, lamiak, Tartalo, Eguzki, Ilargi, Mari, Akerbeltz… Tailer ezberdinetan, handiak eta txikiak euren jantziak egiten ari dira eta egun horretarako dantza bat ikasten.

Beti bezala zuek ere gai honen inguruan mozorrotu eta eskolan gurekin ospatzera etortzeko animatu nahi zaituztegu. Aurten ikasten ari garen dantza oso erraza da. Esteka honetan ikusi ahal duzue eta etxean entsaiatzen hasi.

INAUTERIAK, otsailak 8, osteguna, 15:00etan, eskolan

El próximo jueves celebraremos en la escuela los Carnavales. Este año nos disfrazaremos de personajes mitológicos de Euskal Herria, ya que el eje sobre el que se articula el proyecto de este trimestre es el paso del tiempo y el patrimonio que hemos recibido de otras generaciones, material o inmaterial (paisajes, arte, cocina, música, danzas, cuentos y leyendas, creencias, etc.). Ya estamos preparando los disfraces para: galtzagorriak, lamiak, Tartalo, Eguzki, Ilargi, Mari, Akerbeltz… En diferentes talleres, grandes y pequeños/as están confeccionando sus ropas y aprendiendo una danza para ese día.

Como siempre os animamos a disfrazaros vosotros/as también de algo relacionado con este tema y que vengáis a celebrarlo con nosotros/as ese día. La danza que estamos aprendiendo es muy fácil. En este enlace podéis verla y comenzar a ensayar en casa.

CARNAVALES, 8 de febrero, jueves, 15:00h, en la escuela

 

 

Deja un comentario

Tu email nunca se publicará.