Irakurri, gozatu eta oparitu

Udaberri partean, aurten hamargarrenez, martxan da berriz ere IGO kanpaina (Irakurri, gozatu eta oparitu). Ekimen hau GAREAN Euskaldunon Elkarteak antolatzen du, Lizarrako Liburutegia, liburudenda (Irrintzi, Ino eta Clarin)  eta Udalaren laguntzarekin.  Martxoaren 12an abiatu zen eta maiatzaren 31ra bitartean burutuko da.

Egitasmo honek helburu asko betetzen ditu, baina hauxek dira inportanteenak: irakurzaletasuna sustatzea eta euskararen erabilera gozagarria bultzatzea.

IGO kanpainak Liburutegitik liburuak hartu eta euskaraz irakurtzeagatik, Lizarrako liburudendetan (Clarin, Ino eta Irrintzi) liburuak %35 merkeago erosteko aukera eskeintzen dizu. Gainera, 30 euroko bi erosketa-txeke zozketatuko dira kanpainan parte hartzen dutenen artean. Irakurri, gozatu eta gozarazi!!!

Con la llegada de la primavera aquí está de nuevo la campaña “Irakurri, gozatu eta oparitu” (Leer, disfrutar y regalar), IGO. Por décimo año consecutivo GAREAN Euskaldunon Elkarta organiza esta iniciativa con la colaboración de la Biblioteca de Estella, las librerías (Irrintzi, Ino y Clarin) y el Ayuntamiento. Comenzó el 12 de marzo y se prolongará hasta el 31 de mayo. Esta propuesta tiene muchos objetivos, entre los que es preciso destacar el fomento de la lectura y el uso placentero del euskera. Esta campaña ofrece un descuento del 35% en la compra de libros en las librerías de Estella (Clarin, Ino e Irrintzi) por coger en préstamo y leer libros en euskera de la Biblioteca. Además, todas las personas que participan en la campaña participan en el sorteo de dos cheques regalo por valor de 30 euros. Leer, disfrutar y hacer disfrutar!

Deja un comentario

Tu email nunca se publicará.