Olentzerori eskutitzak eramango dizkiogu / Llevaremos las cartas al Olentzero

Oso gutxi falta da, Olentzero Urbasa inguruko mendietatik dabil… Dagoeneko, neska-mutilek eskutitzak idatziak dituzte! Olentzeroren laguntzaileari ematea besterik ez da falta.

Horretarako, urtero bezala, Lizarrako Mendizale Elkarteak ekimen izugarri polita antolatu du datorren larunbaterako, abenduak 22. Elkartu eta irtetzeko tokia, Irantzu Monastegiko aparkalekua izango da, 9:30ean. Basotik paseo ederra egin ondoren, 10:30ean Larraizako aterpean itxoingo dute Olentzeroren laguntzailea. Bertan hamaiketako goxoa eskeiniko diote (txistorra, ardoa…) eta haurrek eskutitzak eman. Eguraldia txarra bada, planak aldatzen ahal dira (begiratu Mendizale Elkarteko weborrian). 

Animatu eta hurbildu seme-alabekin datorren larunbatean Larrazaiko aterpera goiz ahaztezina disfrutatzera!

Apenas faltan unos días, solo unos pocos días…el Olentzero ya está acercándose a nuestros montes… ¡Los/as niños/as tienen sus cartas preparadas! Ahora tenemos que dárselas al ayudante del Olentzero para que se las haga llegar…

Por ello, como todos los años, el Club Montañero Estella, ha organizado una hermosa iniciativa para el próximo sábado, 22 de diciembre. El punto de encuentro será el aparcamiento del Monasterio de Iranzu, a las 9:30. Después de una caminata por el monte, se llegará al refugio de Larraiza a las 10:30, donde se esperará al ayudante del Olentzero. Se le dará un buen almuerzo, tal y como se merece (txistorra, vino…), y recogerá las cartas de los/as niños/as. Si hiciera mal tiempo, los planes pueden cambiar (consultar la página web del Club Montañero). 

¡Animaos y acercaros al refugio de Larraiza a pasar una mañana inolvidable con vuestros hijos/as!

Deja un comentario

Tu email nunca se publicará.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.