Egun pasa Lizarran/ Cine y mercado en Estella

Pasa den maiatzaren 9an, Nafar Gobernuak babestutako “Tinko” programari esker, zinemara joan ginen Lizarrako Los Llanos Kultur Aretora Abartzuzako D ereduko ikasle guztiak. Herribus zerbitzuan jaitsi ginen Lizarrara oso pozik. Aretoaren sarreran Remontibal IPko eta Landa Eskoletako beste ikasleak iritsi zirenean, “Gruffaloa” filma ikustera abiatu ginen.

Zinematik atera ondoren, hamaiketako txiki bat hartu eta, jarraian, asteroko azoka bisitatzera joan ginen. Bertan zeuden frutak, barazkiak, landareak, gozoak… ondo behatu ondoren, lehen gereziak, albertxikoak eta pasta goxoak postrean dastatzeko erosi genituen. Gosetuta eta zertxobait nekatuta, Los Llanoseko parkean geratu ginen bazkaltzen eta jolas librean. Tarte horretan, Ameskoa, Antzin, Allo eta Lezaungoa eskoletako lagunekin ere jolasteko aukera izan genuen.

Arratsaldean, gurasoak geltokiko parkeraino haurren bila gerturatu ziren. Egun bikaina izan zen, eguraldiak euririk gabe ere errespetatu zigularik.

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.

El pasado 9 de mayo, gracias al programa “Tinko” promocionado por el Gobierno de Navarra, el alumnado del modelo D de Abárzuza fuimos al cine al Centro Cultural Los Llanos de Estella-Lizarra. Nos acercamos a Estella en autobús de línea muy contentos/as. En la entrada del Centro Cultural, esperamos a que llegaran el resto de alumnos/as del CP Remontival y de las Escuelas Rurales para entrar y ver la película titulada “Gruffaloa”.

Al salir del cine, almorzamos y fuimos a visitar el mercado semanal. Después de observar las frutas, verduras, plantas, dulces…que allí había, decidimos comprar el postre: las primeras cerezas del mercado, unos albaricoques y algunas pastas. Hambrientos y un poco cansados/as, regresamos al parque de Los Llanos, donde disfrutamos  de la comida y del juego libre con el resto de alumnos/as de las Escuelas de Allo, Las Amescoas, Lezáun y Ancín.

Por la tarde los/as padres/madres se acercaron a buscar al alumnado hasta el parque de la estación. Fue un día genial y, además, el tiempo nos respetó sin lluvia.
Aquí podéis ver más imágenes del día.

Maider Ayerdi

Deja un comentario

Tu email nunca se publicará.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.