Categoría: Día del euskara

Laburmetraiak euskaraz

Azken aste hauetan Pixela eta Txabolako haurrak buru-belarri ibili dira film laburrak prestatzen.  Lubermetrai hauek “Reino Fungi” proiektuan oinarritu dituzte; honela, perretxikoak, natura, ingurunea… eta nola ez, euskara landuz bide batez. Prozesua oso dibertigarria izan da eta gauza pila ikasi dute! Hauxek dira Pixelakoek (4., 5. eta 6.) egindako sketchak. Ikusteko, klikatu izenburuen gainean: “Albaren abenturak” …

Continuar leyendo

“Ane eta ohe hegalaria” antzerki musikala/ Teatro musical

Euskarabideak lagunduta, Abenduaren 1etik 8ra bitartean, “Ane eta ohe hegalaria” izeneko antzerki musikala Nafarroan barrena biran ibiliko da. Ekimen hau martxan jarri da Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko (abenduaren 3a) eta euskarazko antzezlanak ikusteko aukera Nafarroa osora zabaltzeko. 2-6 urte arteko neskatiko-mutikoei zuzendutako jarduera parte-hartzailea da, beren gurasoekin batera ikasteko: ipuinak, kantak, jolasak…denak Nafarroako ondaretik jasoak. …

Continuar leyendo

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da, Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz. 1949an Eusko Ikaskuntzak proposatu zuen eta,  1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat egitean, Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten. Eskolan egun hauetan “euskal abesterik kuttunena” aukeratu dute neska-mutilek. …

Continuar leyendo

Euskararen eguna ospatu genuen Abartzuzan

Larunbatean, eguzkiak ere bildu nahi izan zuen festara. Denon pozerako, egun eguzkitsu argitu zuen maiatzaren 30ak. Goizeko 11etatik jende asko hurbildu zen herrira eta udaletxe plazan Ekiotz Prietok dantzatu zuen aurreskuarekin hasiera eman zitzaion egunari. Jarraian eskolako haurrek bi abesti kantatu zituzten: “Euskara koloreetan” (Jon Sarasuarena) eta “Alaiki”; ondoren, herriko dantza taldekoek makil-dantza dotore bat …

Continuar leyendo

Euskararen eguna Abartzuzan: egitaraua. Flashmoba prestatzen.

Datorren maiatzaren 30ean,  Irantzu Mankomunitateko Euskararen eguna ospatuko da Abartzuzan. Irriherri elkarteak antolatzen duen festa honetan, eguna ongi pasatzeko hamaika aukera topatuko dugu egun osoan zehar. Goizean: pintxo-potea, artisauak, txaranga, haurrentzako puzgarriak, zanpantzarrak eta flashmoba. Beti bezala, herri bazkaria izango da. Txartela eskuratzeko Abartzuza, Oteitza eta Villatuertako Rural Kutxetara eta Lizarrako euskaltegira  jo dezakezue maiatzaren  …

Continuar leyendo

Euskararen egunerako dantza prestatzen

Datorren maiatzaren 30ean, Euskararen eguna ospatuko dugu Abartzuzan. Eskolan, dantza kolektibo bat (flashmob moduko bat) egitea erabaki dugu. Horretarako, musika polit bat aukeratu dugu: “Euskaraz egin dezagun bidea”, Trikidantz taldearena, EUSKARAZ BIZI ETA IKASI NAHI DUT diskatik hartua. Eta soinketa irakaslearen laguntzaz baita dantza erraz eta dibertigarri bat asmatu ere! Orain ikastera animatu nahi zaituztegu eta, …

Continuar leyendo

Euskaren eguna Lezaunen

Bihar, maiatzak 31, Irriherrik antolaturik, Irantzu mankomunitateko herriek Lezaunen Euskararen eguna ospatuko dute. Egun osoan zehar primeran pasatzeko egitaraua prestatu dute. Animatu eta hurbildu Lezauna! 12:00 inaugurazioa, Lezaungo haurrek aurkeztuta 12:00-14:00 haurrentzako jolasak, Saharako haima, artisauak… 12:00 Pintxo-pote 12:15 Añorbeko haur dantza-taldea 12:45 Berriozarko fanfarre eta zanpantzarrak 14:30 Herri bazkaria 16:00 Puzgarriak eta maskara tailerra 17:00 Herriko ginkana 18:00 Aizkolariak Juanjo Lopez Azpilikuetarekin 20:00 “Batuklank” …

Continuar leyendo