Categoría: Euskararen eguna

Koreografia entsaiatzen ari gara

Egun hauetan Villatuertan izan larunbatean ospatuko dugun Euskararen eguneko koreografia entsaiatzen ari gara. A ze giro Abartzuzako frontoian!!! Animatu eta etxean ere praktikatu!

Laburmetraiak euskaraz

Azken aste hauetan Pixela eta Txabolako haurrak buru-belarri ibili dira film laburrak prestatzen.  Lubermetrai hauek “Reino Fungi” proiektuan oinarritu dituzte; honela, perretxikoak, natura, ingurunea… eta nola ez, euskara landuz bide batez. Prozesua oso dibertigarria izan da eta gauza pila ikasi dute! Hauxek dira Pixelakoek (4., 5. eta 6.) egindako sketchak. Ikusteko, klikatu izenburuen gainean: “Albaren abenturak” …

Continuar leyendo

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da, Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz. 1949an Eusko Ikaskuntzak proposatu zuen eta,  1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat egitean, Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten. Eskolan egun hauetan “euskal abesterik kuttunena” aukeratu dute neska-mutilek. …

Continuar leyendo

Euskararen eguna ospatu genuen Abartzuzan

Larunbatean, eguzkiak ere bildu nahi izan zuen festara. Denon pozerako, egun eguzkitsu argitu zuen maiatzaren 30ak. Goizeko 11etatik jende asko hurbildu zen herrira eta udaletxe plazan Ekiotz Prietok dantzatu zuen aurreskuarekin hasiera eman zitzaion egunari. Jarraian eskolako haurrek bi abesti kantatu zituzten: “Euskara koloreetan” (Jon Sarasuarena) eta “Alaiki”; ondoren, herriko dantza taldekoek makil-dantza dotore bat …

Continuar leyendo

Euskararen eguna Abartzuzan: egitaraua. Flashmoba prestatzen.

Datorren maiatzaren 30ean,  Irantzu Mankomunitateko Euskararen eguna ospatuko da Abartzuzan. Irriherri elkarteak antolatzen duen festa honetan, eguna ongi pasatzeko hamaika aukera topatuko dugu egun osoan zehar. Goizean: pintxo-potea, artisauak, txaranga, haurrentzako puzgarriak, zanpantzarrak eta flashmoba. Beti bezala, herri bazkaria izango da. Txartela eskuratzeko Abartzuza, Oteitza eta Villatuertako Rural Kutxetara eta Lizarrako euskaltegira  jo dezakezue maiatzaren  …

Continuar leyendo

Euskararen egunerako dantza prestatzen

Datorren maiatzaren 30ean, Euskararen eguna ospatuko dugu Abartzuzan. Eskolan, dantza kolektibo bat (flashmob moduko bat) egitea erabaki dugu. Horretarako, musika polit bat aukeratu dugu: “Euskaraz egin dezagun bidea”, Trikidantz taldearena, EUSKARAZ BIZI ETA IKASI NAHI DUT diskatik hartua. Eta soinketa irakaslearen laguntzaz baita dantza erraz eta dibertigarri bat asmatu ere! Orain ikastera animatu nahi zaituztegu eta, …

Continuar leyendo

Euskararen eguna Oteitzan. Día del euskara en Oteiza

Datorren larunbatean, urriaren 5ean, Oteitzan Irantzu Mankomunitateko Euskararen eguna ospatuko da. Irriherri elkarteak eta Mankomunitateko udalerriek antolatzen duten festa honetan, familian ongi pasatzeko hamaika aukera topatuko dugu egun osoan zehar: aurpegi margoketa, puxikaflexia, puzgarriak, heldu eta haurrentzako “Euskaraz bizi nahi dut” oztopo lasterketak, ipuin-kontalariak, kontzertuak, artisauen azoka, e.a.   El próximo sábado 5 de octubre, …

Continuar leyendo