Atzo Korrika Txikia ospatu genuen eskolan. Arratsalde osoan zehar festa handia egin genuen. Egitaraua, zirkoarekin hasi zen, “ZIRKORRIKA”-rekin. Denetarik izan zen Anberriako pistan: akrobatak, magoak, malabaristak, ekilibristak… Zirkoa eta gero, Korrika Txikia, aurten Zabaleko bidetik hasi eta, herrian barrena ibili ondoren, eskolan bukatzeko. Ikaragarrizko furgoneta genuen aurrean gidari (zirkoa ematen zuen forgoneta tuneatua, mikrofonodunak …
Categoría: korrika txikia
Mar 28 2017
Ostiralean, Korrika txikia eskolan
Datorren ostiralean, martxoaren 31, ostiralarekin, eskolan KORRIKA TXIKIA ospatuko dugu. Egitaraua: 15:00 – ZIRKORRIKA (eskolako zirkoa), Anberrian. 15:45 – Denak frontoian elkartuko gara, talde bakoitza bere tokira joateko. Korrikari hasiera emango diogu Zabaleko bidean. Amaiera 16:15 / 16:30 ¿??? – Eskolako atean. Denok batera, Korrikaren abestiarekin dantza egingo dugu (oraindik koreografia ikasteko aukera duzue…oso erraza …
Mar 26 2017
Korrika 2017
AEK-k antolatuta, Korrikaren 20. edizioa, 2017ko martxoaren 30ean Otxandion hasi eta apirilaren 9an Iruñean amaituko da, “BATZUK” lelopean: hizkuntza, kultura eta mundu ezberdinek osatzen duten aniztasuna irudikatu nahian. «Bat» eta «zuk» hitzen arteko jolasa da, herritarrak euskarara gonbidatzeko: “Hizkuntzen eta hiztunen berdintasunaren aldeko jaira”. Korrika antolatzaile batek azaltzen duenez: “Hizkuntza, kultura, mundu “BAT” sendotzeko bidean, …
Mar 13 2017
Martxoak 18: Korrika jaia Zurukuainen
Aurten Korrikaren 20. edizioa ospatu behar dugu “Batzuk” lelopean. Martxoaren 30ean Otxandiotik (Bizkaia) abiatuko da apirilaren 9an Iruñera heltzeko, etenik gabe 2.535 km egin ondoren. Aurreko urteetan bezala, Korrika kulturalaren barruan, hamaika jarduera prestatu dira Estellerriko herri guztietan. Esate baterako, larunbat honetarako Irriherri elkarteak antolatuta Korrika jaia ospatuko dugu arratsalde-gauean Zurukuainen. 17:00 Korrika Txiki (Gorozin – …
Zuen iruzkinak – Vuestros comentarios