Pixela gelakoek Euskal tribiala aurkeztu digute/ Pixela nos presenta su «Euskal tribiala»

Aurreko egunean, 4., 5. eta 6. mailakoak gure gelan izan ziren “Paisajes transgeneracionales” proiektuan euskaraz egin duten produktua aurkezten: “Euskal tribiala”. Betiko tribiala bezalakoa da baina, euskal mitologian oinarrituta.

Pixela gelako guztiek jolasa osatzen duen guztia aurkeztu eta azaldu ziguten: euskal mitologiako pertsonaiak bildu eta diskribatzen duen liburuxka (Mari, Aker beltz, Tartalo, Jentilak, Olentzero, Basajaun, Sugar, Herensuge, Zezen gorri, lamiak, galtzagorriak, e.a), kontsulta liburuxka (gramatikako zalantzak argitzeko), jolaseko galderak, tribial-taulak, fitxak, jolas-arauak, e.a.
Gero, jolasaren erakustaldi praktiko bat egin zuten guk ongi-ongi ulertzeko.
Elkarrekin pasa genituen saioei amaiera emateko, Txabolan egindako beste jolas batean aritu ziren guztiak, “Nor da nor? mitologikoa”-n. Primeran pasa genuen!

Irudi gehiago ikusteko, klikatu hemen.

El día pasado, los niños/as de 4º, 5º y 6º EP estuvieron en nuestra clase, presentándonos el producto elaborado en euskera en el marco del proyecto “Paisajes transgeneracionales”. Está basado en el conocido juego del Trivial, pero con temática de la mitología vasa.

Todos/as los niños/as de la clase de Pixela nos presentaron y explicaron los diferentes elementos que conforman el juego: un libro que recopila y describe personajes de la mitología vasca (Mari, Aker beltz, Tartalo, Jentilak, Olentzero, Basajaun, Sugar, Herensuge, Zezen gorri, lamiak, galtzagorriak, etc.), un librito de consulta (para resolver dudas gramaticales), las preguntas, las tablas de juego, las fichas, las reglas de juego, etc.

Después, realizaron una demostración práctica de juego para que lo comprendiéramos perfectamente.

Acabamos estas sesiones de trabajo conjunto, jugando con el juego elaborado en la Txabola, “Nor da nor? mitologikoa”. ¡Nos lo pasamos muy bien!

Más imágenes aquí.

Deja una respuesta

Tu email nunca se publicará.