Asteko protagonista ARAI

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Pasa den astean Arai izan zen protagonista. Astelehen goizean familia, kotxea beteta zuelarik, Abarzuzara iritsi zen. Boltsa erraldoi batean jostailuak eta argazki albuma zekarren gure Araik, eta nola ez, astero bezala gainerako haurrak atean zeuden itxoiten, protagonistak ekartzen zuena gogo handiz ikusteko asmoz.
Makinista eta gero, Araik izebak oparituriko argazki albumaren bitartez bere familia eta lagunak aurkeztu zizkigun. Ondoren, arratsaldean bere jostailuak erakutsi eta haiekin jolasteko aukera izan genuen.
Asteartean, Arairen erretratoa eta autoerretratua egin genuen; zein marrazle finak ditugun gure gelan! Arreta handiz behatzen diote elkarri erretratua egiterako orduan.
Asteazkenean ordea, patioa eta gero erlaxazio saioa egin genuen eta Arai barrutik nolakoa zen deskribatzen amaitu genuen. Denok izan zuten Arairi hitz polit batzuk oparitzeko grina.
Ostegunean arratsaldean Mariela, Unai eta Iara etorri ziren berriro eskolara. Oraingo honetan Lokatzezko ontziak egitera lagundu ziguten. Arairen aita, zeramikaria dena, izugarri lagundu zigun ontzi eder hauek egiten.
Ostiralean asteari bukaera emateko, Arairen oinatzak eta silueta marraztu eta koloreztatu genituen denon artean. Arratsaldean, Arai jantokitik iritsi zenerako, aste osoan egindakoaren koadernotxoa prest zuen etxera eramateko. Jostailuak bildu eta asteari poz pozik bukaera eman zion gure Araik.

Eskerrikasko aste honetan oparitutako momentu on guztiengatik Arai, bikaina izan da!

Argazkiak iksuteko klikatu hemen

IMG_20160308_0946201

La semana pasada Arai fue la protagonista de la semana. El Lunes a la mañana llegó a la escuela con toda la familia y el coche cargado hasta arriba. En una bolsa gigante trajo los juguetes y el álbum de fotos , y como es costumbre, el resto de compañeros esperaban en la puerta ansiosos por ver que es lo que la protagonista traía a la escuela .
Después del maquinista, Arai nos presentó a su familia mediante un precioso álbum que le había regalado su tía Ana, y después, por la tarde, nos lo pasamos en grande jugando con sus juguetes; el puzzle gigante y los bloques de castillos son lo que más triunfaron sin duda.
El Martes realizamos el retrato y autorretrato de la protagonista; ¡que dibujantes tan buen@s tenemos en esta clase!
El Miercoles después del patio realizamos una sesión de relajación, y después de esta, terminamos describiendo a Arai por dentro. tod@s tenían algo bueno para decirle a su compañera.
El Jueves por la tarde vinieron de nuevo Mariela, Unai e Iara a la escuela. Esta vez estuvimos haciendo unos bonitos tarros de barro. Unai, que es ceramista, nos ayudó y enseño muchísimo sobre el tema.
El Viernes, para ponerle la guinda a la semana, pintamos la silueta y las huellas de Arai entre tod@s. A la tarde, para cuando Arai llegó del comedor, tenía preparado el cuaderno con todo lo realizado durante la semana. Recogimos los juguetes, y terminamos la semana muy content@s y con un montón de recuerdos para llevarnos a casa.

Eskerrikasko por todos los momentos que nos has regalado esta semana Arai, ¡ha sido genial!

Para ver las fotos pincha aquí

Deja una respuesta

Tu email nunca se publicará.