ARAI, Asteko protagonista

Arai izan genuen joan den astean protagonista. Gelara etorri zitzaigun poz pozik eta erakustesko gauzez beteta.

Gauza asko kontatu zizkigun, nola jaio zen, nolakoa zen txikitan, zer gauzak zituen gustuko. Argazki asko erakutsi zizkigun eta txikitako arropa txiki-txiki eta polit-polita erakutsi zigun ere, emozioz beterik.

Bere gustuko ipuin eta jolasak ekarri zituen gelara eta aste osan zehar denok erabili ditugu. Oso ederra da astero Protagonistek ekartzen dituzten jostailu eta ipuin berriak izatea gelan!

Araientzako gelako lagunen argazkia egiteko mozorratu ginen, Ihauterien atarian ginenez egokia iruditu zitzaigun, baina emozioarekin nahiko mugituak atera zaizkigu argazkiak, hala ere ikusteko aukera duzuze hemen.

Ostegun goizean Arairen etxera, Eraulera, joan ginen EGUN PASA! Mendian buelta bat eman genuen, eskalatzeko harkaitzetara. Oso ibilbide polita izan zen, zertxobait nekatu ginen baina disfrutatu ere. Eraulera bueltatzerakoan, sua egin genuen eta saltxitxak eta hirugiharra erre ondoren bokata ederrak prestatu genituen eta baita jan ere. Gero etxe inguruan jostetan ibili ginen bueltatzeko ordu arte.

Arairen astea berezia izan zen, alde batetik, astelehenean Lena etorri zen bere opor luzeetatik eta ongi etorria egin genion. Beste aldetik ostiralean eskolan inauteriak ospatu genituen eta asteari bukaera ederra eman genion.

Argazkik gehiago ikusteko klikatu hemen

 

Deja una respuesta

Tu email nunca se publicará.