Ione, asteko protagonista!

Apirilaren lehenengo astean Ione izan zen asteko protagonista. Poz-pozik etorri zen eskolara etxetik ekarritako jostailuekin, ipuinekin…

Ilusioz beterik bere familia aurkeztu zigun, bere txikitako argazkiak erakutsi zizkigun, baita bere anaia Unairenak ere, oporretakoak… Oso gustura aritu ginen guztion artean albuma ikusten.

Ostegun arratsaldean bere etxera joan ginen. Eguraldi bikaina egin zzuenez, lorategian egon ginen baloiekin, kotxeekin… jolasten.

Jone sorgiñaz mozorrotu zen eta magia egin zigun. lapiko handi batean hitz magikoak esan zituen, osagai ezberdinak bota eta bat-batean…TXOKOLATEZKO ARRAULTZAK azaldu ziren bertan!! Goxo goxoak zeuden! A ze artista!

Ondoren, Joneren aitak eta amak lagunduta, kartulinazko sorgin txanoak egin genituen. Oso gustura aritu ginen eskulana elkarrekin egiten.

Bukatzeko, tipi tapa mendian barrena eskolara itzuli ginen kontu kantari!

Eskerrik asko familia! Arratsalde bikaina pasa dugu!

Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen

 

Deja una respuesta

Tu email nunca se publicará.