Asier, asteko protagonista!

Asier irrikitan zegoen asteko protagonista izateko. Astero galdetzen omen zien gurasoei ea bera noiz izango ote zen protagonista, ea bere txanda noiz iritsiko zen.

Oraingoan, bai! Iritsi da Asierren txanda!

Astelehenean aitarekin etorri zen eskolara protagonistaren kaxa bete betea zuelarik: egurrezko jostailuak, kotxeak, animaliak, bere txikitako argazkiak eta gurasoek Asierren laguntzarekin idatzitako gutuna. Bertan, Asierren txikitako bitxikeriak, gustuko dituen ekintzak, gustuko dituen jakiak… kontatu dizkigute, beraz, Asier hobe ezagutzeko aukera izan dugu. Orain badakigu Asierrek esan zuen lehenengo hitza «yogurt» izan zela!!! A ze artista!

Honetaz gain, Asierrek bere txikitako argazkiak banan-banan erakutsi dizkigu. Oso momentu polita izan da. Asier eta lagunak oso pozik eta gustura egon dira.

Egunero jostailu berriekin etortzen zen eskolara lagunei uzteko prest.

Ostiralean Errezura joan ginen eta primeran pasa genuen. Asierren etxea ezagutu genuen eta bertan jolasean aritu ginen; kotxeekin, zabuan, motorrarekin…

 

Ondoren, Errezuko Ubagua ibai ertzetik paseo zoragarria eman genuen. Bertan, harriekin «txipli-txapla» egiten erakutsi zigun Asierrek. Oso polita izan zen.

Bukatzeko, elkartean bazkari goxo goxoa prestatu ziguten.

Argazki gehiago ikusteko, hemen sakatu

Deja una respuesta

Tu email nunca se publicará.