Maider, asteko protagonista!

Oraingoan Maider dugu asteko protagonista.

 

Poz-pozik etorri da eskolara protagonistaren kutxa bete-betea duelarik. Bertan bere txikitako arropak, txupetea, jostailuak… ekarri ditu laguntxoei erakusteko eta eskolan utzi ditu guztion artean gozatzeko. Honetaz gain, bere gustuko panpina eta aulkitxoa ere ekarri ditu. Lagunei asko gustatu zaie eta txokoetan horrekin jolasean aritu dira.

Familiko argazki albuma ere ekarri du eta argazkiak banan banan erakutsi eta azaldu dizkigu; Maiderren familia hobeto ezagutzeko aukera polita izan da. Oso gustukoak izan dituzte bere argazkiak, batez ere, Maider txikia zenekoak.

Ostegunean, Arizalara joan ginen. Maiderren amak herrian zehar altxorraren bila prestatu zigun eta primeran pasa genuen. Pista bat aurkitu eta hurrengora, handik hurrengora… Maiderren etxera iritsi arte. Bertan altxorra topatu genuen! A ze sorpresa!!! Bertan, Maiderren jostailuekin izugarri jolastu ondoren, primeran bazkaldu genuen. A ze makarroi goxoak!!!

Argazki gehiago ikusteko hemen sakatu

 

 

Deja una respuesta

Tu email nunca se publicará.