Irune, asteko protagonista!

Hementxe dugu IRUNE! Aurtengo azken protagonista!

 

 

Bere anaia Asierrek lagunduta, eskolara bere altxor preziatuenak ekarri dizkigu: txikitako jantziak eta zapatak, bere familia ezagutzeko argazki albuma, ipuinak, jokoak, karta jolasak…

Poz-pozik erakutsi digu ekarritako guztia eta aste osoan zehar primeran pasa dugu berak ekarritakoarekin jolasean.

Ostiralean bere etxera joan ginen.

Lehenik eta behin, bere logela, bere patioa (txirrista…) erakutsi zizkigun eta ondoren, gaztandegian dituen txori kabiak eta mota eta tamaina guztietako fosilak ikusteko aukera izan genuen. Zenbat altxor Iruneren etxean!!

Ondoren, Iruneren aitak arkume bat ekarri zigun. Asko gustatu zitzaien denei arkumea laztantzea eta berarekin pixka bat jolastea.

Azkenik, herrian bueltatxo bat eman genuen kaleetan dauden aztarnak aztertuz, behi aztarnak, txakur aztarnak… ikusi genituen!! Iruneren aitak erakutsi zigun fosilak, aztarnak… aurkitzeko interes eta arreta handia beharrezkoa dela eta ingurua oso ongi behatuz gauza polit eta interesgarri asko topa ditzakegula, eta horretan aritu ginen herrian barna.

 

Oso gustura egon ginen! Eskerrik asko familia gurekin tarte polit hau igaro izanagatik!

Argazki gehiago ikusteko hemen sakatu

 

Deja una respuesta

Tu email nunca se publicará.