Página de archivo de octubre de 2017

LABRIT MASAJEA

Kaixo lagunak!!! Ostegunean LABRIT MASAJEA ikasi genuen. Binaka jarri eta ondorengo abestia entzunez masajea eman genion elkarri. Etxean lasai egoteko tarteren bat duzuenean, eskatu zuen seme-alabei masajea egiteko, erlaxatu eta goza ezazue zuen seme-alabekin batera! Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

IRUNEREN URTEBETETZEA

Atzo Iruneren urtebetetzea ospatu genuen. 5 urte egin ditu jada, ZORIONAK !!!! Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

AURPEGI MASAJEA

Ostegunean aurpegi masaje saioa izan genuen. Binaka jarri eta musika erlaxagarri bat entzunez, masaje goxo bat eman genion elkarri. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

UDAZKENA

Udazkenarekin batera paseotxo batzuk egitera atera gara.  Gure asmoa hostoak biltzea bazen ere, oso gutxirekin itzuli gara eskolara, hori bai, ederki pasa dugu! Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

MOMENTU BATZUK

ASIERREN URTEBETETZEA

Urriaren 11-an Asierren urtebetetzea ospatu genuen. Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

PONPA ERRALDOIAK

Astearte arratsaldean ponpa erraldoiak egiten aritu ginen. Hasieran ponpa guztiak berehala lehertzen zitzaizkigun, baina behin eta berriro saiatu ondoren, ponpa ederrak atera ziren. Primeran pasa genuen!!! Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

HASIERAKO EGUNETAKO ARGAZKIAK

Ikasturte hasierako egun hauetan, elkar ezagutzen eta espazio berrira pixkanaka-pikanaka egokitzen egon ari gara.  Jarduera pila egin ditugu dagoeneko eta zuekin elkarbanatu nahi ditugu. Ea gustokoak dituzuen!  Argazkiak ikusteko sakatu hemen. .

MARRA

Ohartuko zinetenez, eskolako sarrerako zoruan marra bat jarri dugu. Zertarako jakiterik nahi? Ikusi, ikusi argazkiak. Argazkiak ikusteko sakatu hemen.

ENGLISH CLASS!!

WELCOME TO ENGLISH CLASS!! Gaur, Ghita, Irune, and Arhane, ipuin bat ikasten egon dira, THE BALLOONN!! Hemen azkeneko lanak egiten ari gara ipuinaren inguruan. Ze langileak diren!! Hemen klik eginez, ipuinaren irudiak dituzue, etxean ere ipuina kontatzeko. Hurrengorarte!!