GURE EGUTEGIA

Gabonetatik bueltan egutegirik ez genuela ohartu ginen, haurrek jakin nahi zuten noiz ziren beraien urtebetetzeak eta goizero erabiltzen dugunez, faltan botatzen zuten.

Zergatik ez dugu gure gelarako egutegia egiten?

Lehenik, zenbat hilabete dauden urtean begiratu genuen eta bakoitzari zenbakia jarri genion. Ondoren ze hilabetetan betetzen genituen urteak ikusi genuen eta taldeak egin genituen urtebetetze dataren arabera eta egutegian jartzeko argazkiak egin genituen. Behin argazkiak izanda egutegia prestatzeari ekin genion.

Egutegian zenbakiak jartzen hasi aurretik, zenbakiak errepasatzen aritu ginen, bai grafia baita kopurua ere.

Hilabeteak eta zenbakiak ikasteko abesti eta dantza desberdinak  ikasi genituen eta  gelakoen urtebetetzeen liburuxka prestatu genuen ordenagailua erabiliz.

Lan handia izan arren, guztion artean errazago izan da egutegia egitea. Zorionak lan bikaina egin duzue!

Prozesuaren argazkiak ikusteko sakatu hemen .

Egutegia eta urtebetetzeen  liburuxkaren aurkezpena ikusteko sakatu hemen.

Deja una respuesta

Tu email nunca se publicará.