IARA, ASTEKO PROTAGONISTA

Pasa den astean Iara izan genuen gure gelako protagonista. Astean zehar Iararen inguruan jarduera pila egin genituen eta Iara hobe ezagutzeko aukera ezinhobea izan genuen.

Lehenik eta behin bere izebak egindako albumna erakutsi zigun eta bere familia eta lagunak aurkeztu zizkigun. Ondoren etxetik ekarritako jostailu bat erakutsi eta aste osoan zehar berarekin jolasteko aukera izan genuen. Bere ipuinik gogokoena aurkeztu zigun eta gelan irakurri genuen. Bere eskuak eta oinak plasmatu zituen, bere silueta marraztu zuen, bere kantarik gustokoena entzun eta dantzatu genuen. Lagunek marrazki bana oparitu zioten eta erlaxazio txiki bat egin ondoren, Iarak transmititzen ziguna adierazten saiatu ginen.

Osteguna emozioz beteriko eguna izan zen, Iararen aita eta amaren bisita izan genuen. Haurrak poz-pozik eta ilusioz beterik hartu zituzten Mariela eta Unai. Beraiekin txatxoen txanoak egin genituen, oso gustora egon ginen eta txano polit-politak egin genituen.

Mila esker Mariela eta Unai!!!

Iara aste honetan bereziki pozik ikusi dugu, irriparra ahoan zuela eman du aste osoa. Eta gurasoak gelan ikustean bere begiek adierazten zuten zoriontasuna izugarria izan da.

Eskerrik asko Iara!

Argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Deja una respuesta

Tu email nunca se publicará.