MARRAZTEKO MODU DESBERDINAK AZTERTZEN

Aste honetan zehar, marrazteko ditugun modu desberdinak aztertzen aritu gara. Oinekin hasi ginen eta ondoren bi eskuekin aldi berean marrazten saiatu ginen, ahoarekin, bi eskuekin eta ahoarekin aldi berean, etzanda ahoz gora…

Marrazteko modu desberdinek sentsazio desberdinak sortarazi dizkigute, batzuk gustokoagoak besteak ez hainbeste, oso dibertigarria izan da baina beste zenbait momentutan zailtasunak eta nekea somatu dugu. Jarduera honek gabeziaren bat duten pertsonen larruan jartzeko aukera eman digu eta hauen eguneroko bizitzan izan ditzaketen zailtasunez jabetu gara. Bestalde margolari famatuen larruan ere jarri gara…

Esperientzi honekin izugarri gozatu dugu eta esperimentatzen jarraituko dugu. Etxeetan beste moduren bat bururatzen bazaizue, jakinarazi eta gelan egiten saiatuko gara.

Zuen iradokizunen zai gaude!

Mila esker

Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Deja una respuesta

Tu email nunca se publicará.