Página de archivo de marzo de 2018

BIGARREN HIRUHILEKO ARGAZKIAK

Hemen dituzue bigarren hiruhilekoan egindako argazki pila. Ea gustokoak dituzuen!   Argazkiak ikusteko sakatu hemen.    

ONGI ETORRIAK GURE MUSEORA!!!

Dagoeneko konturatuko zineten artistaz beteriko gela dugula, ezta? Ze iruditu osteguneko erakusketa? Bikaina benetan! Artelanak sortzeko prozesua hobeto ikusteko sakatu hemen. Mila esker gure museoa ikustera gerturatu zineten guztioi.

BESARKADEN AULKIA

Eguna oso luzea egiten da batzutan eta noizean behin lagunen besarkadak behar ditugu. Horretarako, besarkaden aulkia sortu dugu. Besarkatuak izateko beharra sentitzen dugunean, aulki honetan esertzen gara eta beti dago norbait besarkada emateko gogoz.