Página de archivo de abril de 2018

ZINERA TXANGOA

Ostegunean egun osoko txangoa izan genuen. Lizarrara lineako autobusean jeitsi eta zinean «KOKO ETA DRAGOI TXIKIA» filmea ikusi genuen. Ondoren hamaiketatakoa jan eta azokara abiatu ginen pastak erostera.  Los Llanos parkera itzuli ginen bazkaltzera eta bertan arratsalde ederra pasa genuen. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

ARRATSALDE PASA!!!

Astearte arratsaldean, eguraldi ezinhobea aprobetxatuz, igerileku ondoan dagoen parkeraino joango ginen Zubia gelakoekin batera. Primeran pasa genuen!   Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

OIHAN, ASTEKO PROTAGONISTA

Aurreko astean, Oihan izan genuen asteko protagonista. Astelehenean pozak txoratzen iritsi zen gelara , motxila lagunekin elkarbanatzeko gauzez beterik zuela. Harro  erakutsi eta azaldu zizkigun ekarritako argazkiak. Ondoren ekarritako jostailuak erakutsi zizkigun eta aste osoan zehar beraiekin jolasteko aukera izan genuen. Bere ipuinik gogokoena aurkeztu zigun eta gelan irakurri genuen. Bere eskuak eta oinak plasmatu zituen, …

Continuar leyendo