OIHAN, ASTEKO PROTAGONISTA

Aurreko astean, Oihan izan genuen asteko protagonista. Astelehenean pozak txoratzen iritsi zen gelara , motxila lagunekin elkarbanatzeko gauzez beterik zuela.

Harro  erakutsi eta azaldu zizkigun ekarritako argazkiak. Ondoren ekarritako jostailuak erakutsi zizkigun eta aste osoan zehar beraiekin jolasteko aukera izan genuen. Bere ipuinik gogokoena aurkeztu zigun eta gelan irakurri genuen. Bere eskuak eta oinak plasmatu zituen, bere silueta marraztu zuen, bere kantarik gustokoena entzun eta dantzatu genuen. Lagunek marrazki bana oparitu zioten eta erlaxazio txiki bat egin ondoren, Oihanek transmititzen ziguna adierazten saiatu ginen.

Ostegunean Virginia, Oihanen ama etorri zen gelara. Irrikitan geunden bere bisita jasotzeko eta berarekin egin behar genuen jarduera egiteko. Virginiak eskulan bat proposatu zigun eta lasai-lasai aritu ginen tindatutako arrozarekin margotzen. Izugarri gustatu zitzaigun bere proposamena!

Mila esker Virginia, nahi duzunean berriro etor zaitezke!

Aste polita izan da eta Oihan hobe ezagutzeko aukera eman digu. Aste honetan Oihan zoriontsu  ikusi dugu batez ere ostegunean ama gelan ikustean.

Eskerrik asko Oihan!!!.

Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Deja una respuesta

Tu email nunca se publicará.