IRTEERAK HERRIAN BARNA

Asteartero patioaren ondoren herrian barna abiatzen gara txoko berriak ezagutzera. Nora joan behar dugun erabakitzeko, lehenengo haurrak ados jartzen dira eta beraiek dira gure gidari.

-Nora joango gara gaur? Ezkerrerantz? Eskuinerantz? Aurrera?… Ados jartzen ez badira bozkaketa egiten dugu.

Esperientzia izugarri polita izaten ari da eta haurrak pila ari dira gozatzen.

Hemen lehenengo 3 paseoen argazkiak dituzue, baina laister izango duzue beste batzuen berri.

Lehenengo irteeran Nur eta Aiarren etxe alderantz eraman gintuzten. Argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Bigarren irteeran, eskola berria egingo den lur eremura. Argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Hirugarren irteeran, Oihanen etxe inguruan amaitu genuen. Argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Deja una respuesta

Tu email nunca se publicará.