Larraitz Diaz Lopez

Entradas más comentadas

  1. BIGARREN HIRUHILEKO ARGAZKIAK — 1 comentario
  2. TXOKO BERRIA — 1 comentario

Entradas del autor

ZUBIA GELAKOEKIN IRAKURKETA

Zubia gelakoak ipuinak irakurtzera etorri ziren eta ondoren gure gelan jolasten geratu ziren. Primeran pasa genuen! Argazkiak ikusteko sakatu hemen.

URA PROIEKTUA

Hiruhileko honetan URA izan dugu aztergai. Uraren zikloa lantzen hasi ginen,  ondoren esperimentu pila egin genituen, musika sortu, koloreekin jolastu, zopa goxo-goxoa prestatu,…  Gure itsasoen egoera ere aztertu genuen eta horrenbeste plastiko zegoela ikustea, ez zitzaigun batere gustatu. Beraz, guk zer egin ahal genuen pentsatzen hasi ginen eta gure patioa plastikoz eta kakaz beteta zegoela …

Continuar leyendo

IRTEEREKIN JARRAITUZ…

Dakizuen bezala asteartero patio ondoren herrian zehar ibiltzen gara esploratzen, txoko berriak bilatzen eta gauza pila ikasten. Hemen dituzue azkenengo bi irteeren argazkiak. Argazkiak: 4. paseoa Argazkiak: 5. paseoa.

TXORIMALOA

Larraitzek Txorimaloaren ipuina kontatu zigun eta asko gustatu zitzaigunez, antzerkia egitea proposatu zigun. Bitan pentsatu gabe, lanari ekin genion. Lehenengo pertsonaiak aukeratu genituen, ondoren eszenatokia prestatu, karetak egin, jantziak aukeratu eta azkenik entsaiatu. Argazkingehiago ikusteko sakatu hemen.

MOSTOA EGITEN

Aurreko hilabetean mostoa egin eta edan genuen. Lehenengo mahats mordoa aletu eta garbitu genuen, ondoren txikitu, ura eta azukre pixkat bota, iragazi eta azkenik edan. Goxo-goxoa zegoen! Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

IRTEERAK HERRIAN BARNA

Asteartero patioaren ondoren herrian barna abiatzen gara txoko berriak ezagutzera. Nora joan behar dugun erabakitzeko, lehenengo haurrak ados jartzen dira eta beraiek dira gure gidari. -Nora joango gara gaur? Ezkerrerantz? Eskuinerantz? Aurrera?… Ados jartzen ez badira bozkaketa egiten dugu. Esperientzia izugarri polita izaten ari da eta haurrak pila ari dira gozatzen. Hemen lehenengo 3 paseoen …

Continuar leyendo

UDAZKENA

TIPIAN

Ikasturte hasieran, eguraldi ezinhobea aprobetxatuz, Tipian egon ginen ZUBIA gelakoekin. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

ASIERREN URTEBETETZEA

Urriaren 12-an Asierren urtebetetzea ospatu genuen.ZORIONAK ASIER!!! Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

IARAREN URTEBETETZEA

Irailaren 7-an, ikasturteari hasiera emateko, Iararen urtebetetzea ospatu genuen.  ZORIONAK IARA!!! Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.