Larraitz Diaz Lopez

Entradas más comentadas

  1. BIGARREN HIRUHILEKO ARGAZKIAK — 1 comentario
  2. TXOKO BERRIA — 1 comentario

Entradas del autor

AGUR GHITA!

AZKEN HIRUHILABETEKO ARGAZKI GEHIAGO

Beno kuadrila, azkar pasa da ikasturte hau, konturatzerako Ekainean gaude eta jada guztiak oporretan.  Plazer bat izan da zuekin egotea, oso oso gustora egon naiz, asko ikasi dut zuekin eta oso esperientzia politak bizi izan ditut zuei esker. Oso ongi pasa oporretan, atseden hartu, unean unekoaz gozatu eta beti aurrera egin! Muxu pila zuentzat eta …

Continuar leyendo

ZIENTZIALARIAK

Azken asteetan zientzilari bihurtu eta esperimentuak egiten aritu ginen. Oso dibertigarria da esperimentuak egitea, beti ez baitira ongi ateratzen…, gainera zikindu, busti edota sustoren bat har dezakezu! Airearekin esperimentatzen hasi ginen, airetik arrautzetara pasa ginen, sumendi bat sortu genuen, baita ortzadarra ere…                           …

Continuar leyendo

NURREN URTEBETETZEA

Asteazkenean, ikasturte honetako azken egunean, Nurren urtebetetzea ospatu genuen. Egunari amaiera polit bat emateko igerilekuetara joan ginen. Primeran pasa genuen! Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

BIZKOTXO ZAPABURUA

Azken hilabete honetan maskota bat izan dugu gelan. Izena aukeratzeko bozkaketa egin genuen eta gehiengoak «Bizkotxo» izena aukeratu zuen. Beraz, Bizkotxo izan dugu gure lagun hilabete honetan zehar. Berari esker, zapaburu-igel metamorfosia ikusteko aukera ezinhobea izan dugu. Anfibioak izaki bitxi eta erakargarriak dira, beraien bizimodu «bitar» horrek (erdi-uretako, erdi-lehorreko) ematen dizkien ezaugarriak direla eta. Arrautzetatik …

Continuar leyendo

AIAR ASTEKO PROTAGONISTA

Maiatzaren azkenengo astean Aiar izan genuen asteko protagonista.  Aurtengo azkenengo protagonista izan zen Aiar eta pixkat hobeto ezagutzeko aukera izan genuen. Lehenik argazkiak erakutsi eta azaldu zizkigun, non zegoen, norekin, zer egiten ari zen… Pila gustatu zitzaizkigun zure argazkiak Aiar! Bere ipuinik gogokoenak aurkeztu zizkigun eta gelan irakurri genituen.  Bere jostailutxoak ere erakutsi zizkigun,  bere …

Continuar leyendo

MAIDERREN URTEBETETZEA

Ostegunean Maiderren urtebetetzea ospatu genuen. Zorionak Maider!  Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

ANGEL ASTEKO PROTAGONISTA

Duela 2 aste  Angel izan genuen asteko protagonista. Astelehenean alai eta gogotsu iritsi zen eskolara   Angel, motxila bere lagunekin elkarbanatzeko gauza pila zituelarik. Lehenik argazkiak erakutsi eta azaldu zizkigun, non zegoen, norekin, zer egiten ari zen… Pila gustatu zitzaizkigun zure argazkiak Angel. Ondoren ekarritako jostailutxoak eta liburuak erakutsi zizkigun. Astean zehar jarduera pila egin ditugu …

Continuar leyendo

TULIPA TXIKIA

Azken hiruhileko honetan TULIPA TXIKIAREN antzerkia prestatu dugu. Antzerkiaren proposamenak hasieratik emozionatu zituen haurrak, ideia asko gustatu zitzaien eta denek parte hartu nahi zutela argi zuten hasieratik. Denon artean zerbait sortzea oso polita izan da eta taldearen partaide garrantzitsu sentitu gara. Ondoren bideoa duzue eta jarraian argazkiak. Argazkiak ikusteko sakatu hemen.

NIRE GORPUTZA DA

Berdintasuna eta aniztasuna sustatzeko helburuz ‘Nire gorputza da’ kanta sortu dute Kantu kolore taldekoek, autoestimua garatu eta jazarpenarekin amaitzea bilatzen du bere letrak.