Categoría: Sin categoría

URA PROIEKTUA

Hiruhileko honetan URA izan dugu aztergai. Uraren zikloa lantzen hasi ginen,  ondoren esperimentu pila egin genituen, musika sortu, koloreekin jolastu, zopa goxo-goxoa prestatu,…  Gure itsasoen egoera ere aztertu genuen eta horrenbeste plastiko zegoela ikustea, ez zitzaigun batere gustatu. Beraz, guk zer egin ahal genuen pentsatzen hasi ginen eta gure patioa plastikoz eta kakaz beteta zegoela …

Continuar leyendo

IRTEEREKIN JARRAITUZ…

Dakizuen bezala asteartero patio ondoren herrian zehar ibiltzen gara esploratzen, txoko berriak bilatzen eta gauza pila ikasten. Hemen dituzue azkenengo bi irteeren argazkiak. Argazkiak: 4. paseoa Argazkiak: 5. paseoa.

TXORIMALOA

Larraitzek Txorimaloaren ipuina kontatu zigun eta asko gustatu zitzaigunez, antzerkia egitea proposatu zigun. Bitan pentsatu gabe, lanari ekin genion. Lehenengo pertsonaiak aukeratu genituen, ondoren eszenatokia prestatu, karetak egin, jantziak aukeratu eta azkenik entsaiatu. Argazkingehiago ikusteko sakatu hemen.

MOSTOA EGITEN

Aurreko hilabetean mostoa egin eta edan genuen. Lehenengo mahats mordoa aletu eta garbitu genuen, ondoren txikitu, ura eta azukre pixkat bota, iragazi eta azkenik edan. Goxo-goxoa zegoen! Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

UDAZKENA

TIPIAN

Ikasturte hasieran, eguraldi ezinhobea aprobetxatuz, Tipian egon ginen ZUBIA gelakoekin. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

ASIERREN URTEBETETZEA

Urriaren 12-an Asierren urtebetetzea ospatu genuen.ZORIONAK ASIER!!! Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

IARAREN URTEBETETZEA

Irailaren 7-an, ikasturteari hasiera emateko, Iararen urtebetetzea ospatu genuen.  ZORIONAK IARA!!! Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

AGUR GHITA!

AZKEN HIRUHILABETEKO ARGAZKI GEHIAGO

Beno kuadrila, azkar pasa da ikasturte hau, konturatzerako Ekainean gaude eta jada guztiak oporretan.  Plazer bat izan da zuekin egotea, oso oso gustora egon naiz, asko ikasi dut zuekin eta oso esperientzia politak bizi izan ditut zuei esker. Oso ongi pasa oporretan, atseden hartu, unean unekoaz gozatu eta beti aurrera egin! Muxu pila zuentzat eta …

Continuar leyendo