Mar 10

Marc protagonista

Orain dela hilabete bat inguru hasi ginen asteko protagonista lantzen, eta otsailaren hasieran Marci tokatu zitzaion.

Gelan, gauza pila bat egin genituen, besteak beste bere argazkiak ikusi. Hauen artean bi berezi zeuden: txikitan besoa hautsi zitzaion, eta argazkietan ikusten zen nola zegoen ospitalean. Bere liburuko azala egin genuen ere. Marci,  kolore bat edo bi bakarrik ez zaizkio gustatzen, baizik eta kolore guztiak bere gustukoak dira.

Astearte hartan, Marcen etxera joan ginen eta oso gustora egon ginen. Bere gurasoek etxea erakutsi ziguten, eta etxea ikusi eta gero, lorategira atera ginen eta animalia batzuk ikusi genituen (oiloak, antzara….). Lorategian tarte bat pasa genuen, eta prestatu zizkiguten jolasak egin genituen (puxiken jolasa eta aulkien jolasa). Nekaturik geundenez, bizkotxo goxo bat eta  zukua hartu genituen.

 

Berehala pasa zen denbora, eta konturatu ginenerako, ordua zen eskolara bueltatzeko.

Ostiralean, astea bukatzeko, Marcek hain gustuko duen mozorro festa egin genuen. Zeinen gustora izan ginen! Dantza eta salto, farre eta algara.

Eskerrik asko familia!

Argazki gehiago ikusteko, hemen klikatu. 

Nov 01

Kaixo guztioi!

Ongi etorri!