Página de archivo de enero de 2018

Ikusi nahi al duzue gure aitona amonen garaiko ikasgelak nolakoak ziren?

Kaixo!  Azken egunetan, aitona amonen garaiko ikasgelak, irakaslea, ikasleak, zigorrak … nolakoak ziren ezagutzen aritu gara, horretarako aitona amonekin hitz eginez. Jarraian, andereño Mari Karmen eta bere ikasleen klaseko egun bat nolakoa den ikusteko aukera duzue. Zer iruditzen zaizue? Mari Karmen zorrotzegia dela edo ikasleak alfer xamarrak? jijijiIkusi ikusi … ea gustatzen zaizuen!    

Elkarrekin lanean :)

Beno beno beno, ikusten duzue zeinen gustora ibili garen elkarrekin lanean?  Aitona amonen garaiko zenbait aspektu ezagutzen ari gara eta ez zaizue iruditzen denen artean askoz gehiago ikasiko dugula? Guk hori pentsatzen dugu eta horrelaxe egiten ari gara! Arhane, Arai, Irune, Ghita eta Lina egunero gure gelara etorriko dira elkarrekin lan egitera, eta nola ez, …

Continuar leyendo

Txikitxoei ipuinak irakurtzen :)

Kaixo, aspaldiko! 🙂  Gabonak izan direla eta blog-a erabat bazterturik izan dugu, barkatuko diguzue jiji! Baina hemen gaude berriz, disfrutatzeko prest! Ikusten duzuen bezala, gure neska mutilak txikien gelakoei ipuinak irakurtzen egon dira gaur arratsaldean, eta ez dakizue zeinen gustora! Adi adi entzuten zieten eta gure ikasleak, pozez txoratzen! Astean tartetxo bat hartuko dugu gaur …

Continuar leyendo